
TAILER EMOZIONALAK
Gaur, nire barneko baratza landuko dut. Nahiz eta ez jakin zer aurkituko dudan.
Lurrari galdetuko diot nor naizen, zein txokotan kokatzen diren nire sentimendu bakoitza eta sustraiei kasu egingo diet. Lanerako tresnak hartu eta gogotsu ametsak ereiten hasiko naiz. Gaur bertan ekingo diot nire baratz emankor hau kudeatzeari.
Sustraibarriko tailer emozionalen ardatz nagusia garapen pertsonala da.
Jarduera esperientzialez osatzen dira tailerrak eta natura, lurra, landare eta animaliengandik jasotzen ditugun ikasketetan oinarrituta daude. Ibilbide honek, parte-hartzaileak pertsona eta talde bezala, armonian garatzeko baliabideak eskuratzea ahalbidetzen du.
Tailerraren helburu nagusiak honako hauek dira:
-
Momentuaren jabe izatearen garrantziaz ohartu
-
Lidergo ereduak ezagutu
-
Gure garapen emozionalarekiko ardura eta baliabideak hartu
-
Naturarekiko harremana sustatu
-
Ametsak definitzeko gaitasunak landu
Helburu hauek hurrengo metodologiak erabiliz lortzea da erronka:
Txakurren bitartez bideratutako emozioen kudeaketa
-Urduritasuna eta lasaitasuna. Oreka/Desoreka
-Emozioen kudeaketa eta ardura
-Lidergoaren ezaugarriak
-Gatazkak konpontzeko ereduak
-Hemen eta orain bizitzearen garrantzia
-Gorputzaren hizkuntza unibertsala
-Zentzumenak eta goxotasuna
Barneko ortua; “lurra, haziak eta ametsak”
-Harri emozionalak identifikatu
-Ametsak erein
Ni, hemen eta orain
-Nor naiz?
-Zerk mugiarazten nau?
Lidergo pertsonala
-Liderraren ezaugarriak
-Lidergo ereduak