ITTURRALDE BASERRIA

2013an, familiaren lurrak eskuragarri genituela ikusirik eta aurretik, kontsumo eredu jasangarrien mugimenduarekiko sentsibilizazioak bultzatuta baserritik bizitzeko erabakia hartu genuen . Baratza ekologikoa aukeratu genuen oinarrizko jarduera ekonomiko bezala. Lan honek naturarekiko harremana eta belaunaldiz belaunaldiz jasotako jakituria berreskuratzea ahalbidetzen du. Eta horrek alaitzen gaitu eta pizten dizkigu guri bihotzak.

 

Gure eskuekin eta maitasunez ekoizten ditugun produktuak ingurugiroa errespetatuz lortzen ditugu, inguratzen gaituen natura eta biodibertsitatearekin orekan egotea baita gure helburuetariko bat. Bestalde, inguruko baserritarrekin eta kontsumitzaile arduratsuekin zuzenean eta sarean lan egitea ezinbestekoa deritzogu gure proiektuak gizartearekiko armonian bizi iraun dezan.

 

Gure proiektuaren garapenean, gure beste helburuetariko bat ahalik eta burujabeenak izatea da, hau da, haziak guk ateratzetik kalitate handiko frutuetaraino, prozesua gure ortuan gertatu dadila.

 

Itturralde baserriak bizirik dirauen landa eremuko zati garrantzitsu bat izatea nahi dugu eta horregatik ditugu guztiontzako ateak zabalik. Bertan, gaur egun ohikoa ez den bizitzeko beste eredu batzuk daudela ikusarazi nahi dugu, nahiz eta jarduera hauetan hainbat oztoporekin aurkitzen garen. Oztopoen artean honako hauek dira garrantzitsuenak: Jasangarritasun ekonomikoa, balorazio soziala, lurrak lortzeko zailtasuna eta administraziotik nekazari txiki edo familiarrekiko babes eza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Itturralde baserriak eskaintzen du:

 

Bisita gidatua:

 

  • Ekintzaileok bizi eredu hau aukeratzeko arrazoi eta sentipenen azalpena

  • Baserriaren jarduera guztietatik bisita eta azalpena

  • Jardueraren filosofia eta baloreak

  • Munduan nekazaritzak eta nekazariek bizi duen egoeraren deskribapena

  • Produktuen salmentarako otarren eta azokaren ereduen garrantzia ezagutu

  • Jardueraren oztopoak edo zailtasunak

  • Itturraldeko produktuak dastatzeko aukera

 

Tailerra:

 

  • Ipuina (parte hartzaileen eskariaren arabera)

  • Baserriko espazio eta jarduera ezberdinen azalpena

  • Baserriko jarduera ezberdinak burutu (hazitegian, frutarbolak, animaliak, landaketak, transformazioa, senda belarrak…)

  • Jardueraren filosofia eta baloreak ezagutu

  • Jardueraren oztopoak edo zailtasunak ezagutu

  • Euzki okindegiko ogia edo pizzekin Itturraldeko produktuak dastatu