
IPUIN MUSIKATUA
Ipuin ipuin hala bandera
Ahuntzek igo dau laba gainera
Laba gainak punta zorrotza
Mari txuri ahoa korotza



Sustraibarri elkartea esku hartze sozialean berritzaileak diren proiektuak diseinatu eta
martxan jartzeko ere sortu da.
Elkartearen misioa lortzeko ahaleginetan, beste jarduera batzuen artean, Sustraibarri elkarteak, ipuin kontaketa antzeztu eta musikatuak sortu eta plazaratzen ditu Manex eta Sonia Aramaioarren eskutik.
Manex Arriolabengoa gitarra jolea eta gitarra irakaslea da, musika klasikotik hasita gaur egungo musika modernorainoko ibilbidea dauka. Flamenkoa, Rock & Roll-a, Euskal Kantak, Blues-a eta Jazz- a barne.
Sonia Etxenausia gizarte langilea eta ortuzaina izateaz gain, ipuinak kontatzen ditu.
Gure ipuinek gizakion bizipenetatik, mitologiatik, naturatik, tradizioetatik eta batez ere emozioetatik bidaiatzeko aukera ematen digute.