top of page

HIPOTERAPIA

Zaldiaren mugimenduak eta bere gorputzak igortzen duen beroa baliatzen ditu terapia mota honek. Izan ere, zaldiak mugitzeanm bere pelbisaren bitartez inpultso erritmikoak transmititzen dizkio gainean daraman horren gorputz enborrari (90 – 110 inpultso erritmiko minutuko). Mugimendu hau tridimentsionala da zentzu desberdinetan; aurrera atzera, gora behera eta ezker eskuinera, batetik; eta desplazamendu lateralak eta errotazioak bestetik, hauek guztiek gizakiaren lokomozio patroia imitatzen dutelarik. Honek arlo fisikoan, arlo psikomotorean, arlo sentsorialean eta fisiolojikoan onurak izatea dakar.

 

Batez ere, ahalmen fisiko eta kognitiboan urritasuna duten pertsonei zuzenduta dago. Hauek, normalean zaldiaren gidaritzan parte hartzeko zailtasun handiak dituzte.

 

Onurak

 

Arlo fisikoan :

Muskulatura indartzea, tono muskularraren kontrola, espastizitatea gutxitzea, lokomozio patroiaren mugimendua grabatzea eta automatizatzea, lateralitatea hobetzea, arnas aparatua estimulatzea, integrazio sentsoriala garatzea…

Arlo psikomotorean:

Gorputz enborra eta buruaren egonkortzea, gorputzeko oreka osotasunean garatzea, gorputz simetriaren garatzea, elastizitatearen hobekuntza…

Arlo sozialean:

Komunikazioaren garapena, arreta hobetzea, autoestiman eta autokonfidantzan onurak, jarrera arduratsuaren garapena, harreman kooperatiboak lantzea…

Arlo fisiolojikoan:

Arnas aparatuaren estimulazioa eta zirkulazio sistemaren estimulazioa.

 

 

 

bottom of page