top of page

HERRILANA

Iluntzean irtetzen gara elikagai bila, euli, tximeleta eta hegan dabilen edozein xomorro jaten ditugu gustora. Udaberrian esnatzen gara, neguko lozorro luzearen ostean, gosez egiten dugu hegan, indarrak berritzeko. Udaldian egoteko gordelekua bilatu beharko dut, baita aurtengo bikotea ere! Baina tamalez, urtetik urtera zailagoa eginten zaigu natur txoko aberatsak aurkitzea eta gogoan ditut gizakiak desagerrarazi zituen zuhaitz zahar horiek,  janari oparoa eskaintzen zituzten lurrak eta basoak!

Baina zortedun ere bagara, herria piztu delako, lanean hasteko prest daudelako eta denona zena denori bueltatzeko bidea egiten hasi direlako!

HERRILAN jarduerarekin, herriko pertsona guztiak deitzen ditugu parte hartzera, izan ere, beraien herriko  naturgune bat hobetzeko lanak egiten dira. Eremu hauek lursail publikoak izaten direnez, Udaletxearekin elkarlanean antolatu ohi ditugu, bai jarduera ezpezifikoak, baita beharrezko materiala ere.

 

Herrilanak larunbatean edo igandean antolatzen ditugu, goizean zehar. Herrigunean elkartzen gara eta oinez naturgunera gerturatzen gara, han proiektua azaldu eta lanak banatzen ditugu. Amaitzeko, hamaiketako edo bazkari baten bueltan egindako lanak erakusten ditugu, elkarren artean ezagutzen garen bitartean.

Orain arte egin den herrilana Arrasaten egin da; zehazki, Meatzerreka auzoko San Balerioko lursailean. Herriko beste elkarteekin harremana edukitzeak gure lana aberasten duelako, Arrasateren kasuan, Besaide eta Naturtzaindia elkarteekin batera antolatu gara.

 

Herrilanaren helburuak honako hauek dira:

 

  • Toki horretako ingurumena berreskuratzea edo kontserbatzen laguntzea.

  • Herriko hondare naturala eta historikoa ezagutzera ematea eta erabilera publikora zabaltzeko erreztasunak jartzea.

  • Naturgune hauek herritarrei gerturatzea eta toki hauen hobekuntzaren jabe sentiaraztea.

  • Pertsonen garapen emozionalean laguntzea, harremana berreskuratuz pertsona eta ingurugiroaren artean. ​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

 

Edukiak

 

Elkar ezagutu:

 

Dagokion natur eremuaren historia eta ingurunea ulertzeko azalpenak ematen dira. Baita ere ekintzan parte hartzen duten elkarteak eta norbanakoak aurkezten gara.  

 

Lan egin:

 

Sustraibarrik, Udaletxeak eta beste elkarteek proposatutako lanak banatzen dira parte hartzaileen artean eta lanari ekiten diogu; zuhaitzak landatu, eskailerak egin, animalientzat gordelekuak sortu, pasabideak erraztu, artelanak egin, etab.

 

Elkarrekin mokadutxoa:

 

Sustraibarri arduratzen da bertaratutako guztientzat hamaiketakoa prestatzen, horrela, deskantsu hartzeaz gain, egindako lana eskertzen da eta parte hartzaileen artean egon diren emozioak eta sentipenak komentatzeko bidea sortzen dugu.

bottom of page