top of page

EUZKI OKINDEGIA

 

Euzki okindegikooi bizitza ulertzeko modu berezi batek eraman gintuen ogibide hau aukeratzera: ekologia, ekologikoa, izadia zaintzea... beti izan dira ardatz gure bizitzan. Bide honetan gure elikadura propiotik hasi ginen aldaketak gauzatzen, produktu ekologikoak aukeratuz, gizakia eta izadia ulertzeko filosofia "espiritual" bati ekinez ; ogia ere oinarrizko elikagaitzat genuena, egunero mahaian zegoelako, horrelakoa aukeratu genuen, hots, ekologikoa, bizia. Hari horretatik tiratuz artisau okingintza pixka bat hurbiletik ezagutzeko aukera izan genuen eta deia sentitu genuen: Nahiko geniokeela guk era horrelako jarduera bati ekin.

 

Bestalde, gurpil makroekonomiko inposatzailetik at egoteko modu bat ere bazen: geuk jar genitzakeen gure lanbidean ordutegiak, lan intentsitatea, moduak... hein haundi batean. Beraz, lan duin eta on bat egiteko gogoa  zegoen. Ordurarte karrera unibertsitarioak zirela, irakasle lana zela (baten kasuan)...burua eta pentsamentu intelektuala oso erabiliak genituen. Eskuekin egin genezakeen lan artisau baten premia genuen, beste jakituria, ezagutza baten premia.

 

Hasi ginen eta konturatu orduko joan dira hamar urte. Dena ez da erraza izan, baina ongi joan zaigula esan daiteke. Bilakaera poliki-poliki joan da; guk ahal genuen neurrian lana hobeto banatzen, prozesua sakonago ezagutzen, etab… ikasi dugu. Noizbait dudak sortu zaizkigu, baina oso azalekoak eta guztiak askatasun ekonomikoarekin  lotuak.  Badira, bestalde, beste askatasun batzuk  lan honi esker lortu ditugunak; gure buruaren jabe izan, nolako ogia egin nahi dugun geuk erabaki (ogi bizi bat, guretzat nahiko genukeena eskainiz), elikagai osasuntsu bat eskaintzen dugun barne ziurtasuna, prozesuaren esperientzia bizia izan...

 

Lan hau aukeratu genuelako zorte handia daukagula esan genezake, gauzak gogoz egiten direnean inguruan energia onak sortzen dira lagundu egiten zaituztenak.

 

Eskaintza

 

Euzki okindegiak eskaintzen du:

 

Bisita gidatua:

 

  • Ekintzaileok bizi eredu hau aukeratzeko arrazoi eta sentipenen azalpena

  • Prozesuaren deskribapena eta okindegiaren elementuen aurkezpena

  • Jardueraren filosofia eta baloreak

  • Jardueraren oztopoak edo zailtasunak

  • Euzkiko produktua dastatzeko aukera

 

Tailerra:

 

  • Ipuina (parte hartzaileen eskariaren arabera)

  • Ekintzaileok bizi eredu hau aukeratzeko arrazoi eta sentipenen ezagupena

  • Gure eskuekin eta dinamika ezberdinen bitartez, ogia edo pizzak egin

  • Jardueraren filosofia eta baloreak

  • Jardueraren oztopoak edo zailtasunak

  • Ogia edo pizzak Itturraldeko produktuekin dastatu

 

 

bottom of page