
EKINOTERAPIA
Zaldiketa terapeutikoa, zaldiez lagunduriko ekintzez baliatzen da erabiltzaileen arlo sozialean, emozionalean, fisikoan zein kognitiboan onurak eta aurrerapenak izateko. Zaldi terapia mota hau, behar pedagogiko/ terapeutiko bereziak dituztenentzako zuzenduta dago, baina baita zaldia gidatzea eta honekin ekintza desberdinak konpartitzeko aukera edo ahalmena horientzat ere. Helburuetariko bat, hain zuzen, zaldia gidatzeko trebetasunak garatzea da. Modalitate honetan, pasoan, trotean edo galopean lan egin daiteke.
Onurak
Arlo emozionala eta psikologikoan:
Norberaren buruarekiko konfidantza indartzea, inguratzen gaituen munduarekiko interesa piztea edota interesa handitzea, norberaren bizitzarekiko maitasuna handitzea, arrisku egoeren aurrean erreakzionatzeko dugun gaitasunaren garapena , pazientziaren garapena, kontrol emozionala eta autodisziplina gisako jarreren barneratzea…
Arlo fisikoan:
Giharrak indartzea, oreka ontzea, koordinazioa eta erreakzio abiadura hobetzea…
Arlo sozialean:
Lagunak egitea, animaliekiko eta naturarekiko errespetua garatzea, esperientzia desberdinak bizi eta berauekin aberastea…
Hezkuntza arloan:
Oinarrizko trebetasun kognitiboak garatzea (memoria, arreta, plangintza…), kontzeptu matematikoen barneratzea, begi–esku koordinazioaren hobekuntza, espazioan kokatzeko trebetasunak garatzea…
Komunikatzeko arloan:
Komunikazioa gehitzea, hitzen artikulazioa hobetzea (giharren eralaxazioari esker espastizitatea gutxitzen da ahoko giharrak ere erlaxatzen direlarik), hiztegia aberastea …

